lunes, 19 de mayo de 2014

PROIEKTUAK II - ENTREGA FINALA: etxebizitza + estudioa Ondarretan

Lehenengo kurtso honi amaiera emateko urte osoan zehar landutako hainbat gaitasun biltzen duen ariketa landu behar izan dugu: Ondarreta hondartza (lehenengo lerroan) etxebizitza unifamiliarra eta arkitektura estudioa. 

Hauxe da enuntziatu osoa: 

BIZITZA BAKARREKO ETXE-ESTUDIO TAILERRA-LORATEGIA ONDARRETAN

Kurtsoko azken ariketa honetan, familia bakarreko etxebizitza bat antolatu beharko da arkitektura tailer estudio bati loturik. Orubearen azalerak bi erabilerak estrategikoki antolatzeko aukera eskeintzen du, bien arteko hartuemana lorategiarekin, patioarekin eta bolumenen artean eginaz.
Eraikina, Ondarretako hiri ehunduran dagoen orube huts batean kokatuko da.

Kanpotik ezinbestekoa izango da inguruan dauden orubeekin erlazionatzea eta baita ere inguruko eraikinen tipologiarekin. Eskala, dentsitatea, ikuspuntuak eta orientazioa bezelako faktoreak ere kontutan izan beharko dira.

Programa:

- Etxebizitza  150m2 ingurukoa. (egongela, sukaldea, jangela, komunak, eta 3 logela gutxienez)
- Bi kotxeentzako aparkamenduak.
- Arkitukturako estudio-tailerra.
- Lorategiaren antolaketa. Proiektatzen diren erabilerak eta bolumenak antolatuko ditu lorategiak, sarrera, etxerako bideak, orubearen itxitura diseinua, lorategiaren diseinua…

Hauek dira tokiko hainbat argazki:
















Hobeto kokatzeko ingurua, hemen uzten dizuet bi kokapen plano: 




Proiektuarekin hasteko, lehenengoz lekua aztertu behar genuen, inguratzen duen guztia irudikatuz apunte batzuen bidez: 



Behin azterketa gauzatuta, erreferentziak bilatzera ekin nuen proiektuarekin jarraitzeko.

Influentzia nagusi bezala RYUE NSHIZAWA arkitektoaren Moriyama House erabili dut:  etxebizitzaren gune desberdinak banatzen ditu eta lorategia haien elkargunea izango da, kanpo eta barne espazioen arteko lotura ezarriz.






Beste alde batetik estilo neoplastikoko arkitekto batean oinarritu naiz: THEO VAN DOESBURG-en Etxebizitza partikularra: forma geometriko batekin espazio zabalak sortzen ditu hauek forma desberdinez konbinatuz eta itxitura pixkanaka desagertuz.




Erreferentzia hauen azterketa aurreko post-ean aurki dezakezue, eta entregan ere: 



Orduan, hurrengo ideograma eta piktograma zehaztu ditut: 




Bi erreferentziak lotuta eta 3 asteetan zehar proiektuari buelta emanez, hurrengo emaitza lortu dut: lorategia erdiko nukleo bezala zehaztu dut trantsitzio gunea izanik eta haren inguruan 3 "modulu" eratu ditut (eguneko eta gaueko eraikina, eta estudioa).






Esa dudan bezala, lorategiari garrantzia eman diodanez, diseinatzerako orduan garrantzia eman diot. Horregatik, egoteko bi espazio desberdin sortu ditut: alde batetik publikoagoa dena eta beste aldetik pribatua (etxebizitzari dagokiona). Espazio hauek desberdinduita daude naterial desberdin bidez.

Lorabtegiaren garrantziari jarraituz, zehaztuko du eraikinaren orientazioa. Alde batetik hondartzarantz zabaltzen da dituen bista izugarriengatik eta lorategirantz ere, barne eta kanpo konexioa gauzatzeko.

Eguneko eraikinean (hondartzarekiko gertuen dagoen eraikina), sarrera, jangela, sukaldea eta egongela aurki dezakegu. Lehenengo hirurak beheko solairuan aurkitzen dira, egongela, berriz, goikoan komun txiki batekin eta terrazaren sarbidearekin.

Gaueko eraikinean logelak aurkitzen dira. Honi ailegatzeko, bi eraikinen arteko konexio lehenengo solairuan ezarri dut gaueko eraikinaren behealdean kotxeak aparkatzeko tokia baitago. Lehenengo solairun semeen bi logelak aurkitzen dira, konektatuta komun baten bitartez; eta goikoan logela printzipala aurkitzen da terraza txiki batekiko sarbidearekin ere. 

Estudioa bi pisutan banatzen da: behekoa sarrera bezala egiten du eta bertan komun bat ere aurki dezakegu; eta goikoan lan egiteko tokia ezarri dut. 

Azaldutako guztia hobeto ikustarazteko, bi maketen (1/200 eta 1/100 eskalan eginda) hainbat argazki uzten ditut:


Eskala: 1/200


Eskala: 1/100
















Beraz, honekin agur esaten diogu arkitekturako lehenengo kurtsoko PROIEKTUAK irakasgaiari, hurrengo urtean gehiago!!




martes, 13 de mayo de 2014

PROIEKTUAK II: azken ariketa: etxebizitza unifamiliarra + arkitektura estudioa Ondarretan

Azkenean, kurtsoko azken astera ailegatu gara eta urte osoan zehar garatutako gaitasunak betetzen duen ariketa bati aurre egin behar izan diogu: etxebizitza unifamiliar eta arkitektura estudio bat Ondarretan aurkitzen dugun partzela batean. Bere kokapena hauxe da:

Hondartza inguratzen duen paseoaren lehenengo lerroan dago, hiriari nahiko zabalduta.





Proiektu honi haurre egiteko lehenengoz erreferentzia edo influentzia batzuk bilatu behar genituen, eta aurreko post-ean guztiz azalduta dago.


Nire erreferentzia nagusia MORIYAMA HOUSE (Ryue Nishizawa) da, etxebizitzaren gune desberdinak banatzen dituelako eta lorategia haien elkargunea izango da, kanpo eta barne espazioen arteko lotura ezarriz.



Beste alde batetik, espazioen banaketan sartuta, ETXEBIZITZA PARTIKULARRA (Theo Van Doesburg) erreferentzia bezala hartu du non forma geometriko batekin espazio zabalak sortzen ditu hauek forma desberdinez konbinatuz eta itxitura pixkanaka desagertuz.


Honen ondorioz, hurrengo ideograma eta piktograma zehaztu dut: 





Beraz, bi ideia hauek konbinatuta sortu ditut hiru "modulu" (estudioa, eguneko eraikina eta gauekoa) lorategiaren bidez konektatuta daudela, lorategia nire proiektuaren nukleoa bihurtuz:

Oinak:



Altxaerak:


Ebaketak:



Lorategia diseinatzerako orduan, egoteko leku bat lortu behar zela nuen helburu bezala. Horregatik, plataforma batzuen bidez, espazio hauek lortu ditut. Gainera, ikusi ahal denez, bi lorategi sor daitezke; publikoa eta pribatua (familiarena). hauen arteko desberdintasuna nabaritzeko, landareen bidez ibilbideak mugatu ditut. 

Lorabtegiaren garrantziari jarraituz, zehaztuko du eraikinaren orientazioa. Alde batetik hondartzarantz zabaltzen da dituen bista izugarriengatik eta lorategirantz ere, barne eta kanpo konexioa gauzatzeko.

Planoak aztertuz ikusi ahal dugu sarrera edo eraikin nagusian jangela, sukalde (beheko pisuan) eta egongela (lehen pisua) aurkitzen ditugula eta hemen bidez bigarren moduluarekin ezarritako beste konexio bat aukitzen dugu. Hemen 3 logelak (semeak eta gurasoak) aurkitzen dira; eta bigarren hone, altuerekin egindako jolasaren ondorioz, lortu dut garaje bezalako funtzioa betetzea ere.

Azaldutako guztia hobeto ikustarazteko, bi maketen (1/200 eta 1/100 eskalan eginda) hainbat argazki uzten ditut:














Eskala: 1/200




Eskala: 1/100